XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Gogo Deuna atsekabetu. Ez uko egin Gogo Deunaren barruko deiari.

Ez itzungi Gogoa.

Ez Gogo Deunari zuen biotzetatik alde eragin.

Aren ordez aragi-irritsa, edo diruzalekeria, edo arrokeria zuen biotza jabetzeko.

Gogo Deunak ezditu Bere atsegiñak edozeiñen biotzetan, zintzoen biotzetan baiño; oben astunik ez dabenen biotzetan.

Aita'ren eskoi-beatza.

- Zeri nakio ete dago Gogo Deuna gure biotzetan? Ez, ori.

Gogo Deunak, eten bage, diardu gure barruan.

Aita'ren eskoi-beatza deritxo Gogo Deunari.

Digitus Paternae dexterae.

Gogo Deunari ezarten dautsoz Eleizak gure arimetan Jaungoikoa'k egiten dituan erti-lanak.

Oso ederto azaltzen dausku gogorapen au Alexandri'ko Kuiril deunak.

Gogo Deunaz ikurraztu edo sillatuta Jaungoikoagazko era-barriztuten ba'gara, zelan izan daiteke irazana, a guri Jaungoikozko irudia ezarten dauskuna, ta izakera ez irazanaren ezaugarriak itsatsi dauskuzana?.

Gogoak ez dau, ba, Jaungoikozko izakera gugan margoztuten, Bera besteren bat bai litzan; ezta era orretara bere ez garoaz Jaungoikoa'ren antzeko izatera; Jaungoiko izan eta Jaungoikoa'gandik datorren Bera, artzen dabenen biotzetan, argizagian ikurratz edo sillua legez, ez ikusteko eran, ezarten iakee Bere erkidetza ta ereduaren antzaz ber-margoztu ta Jaungoikoa'ren irudia gizonari biurturik.